Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Borrajak urdaiazpikoarekin kozinatuta eta txitxirio gisatuak
Borrajak urdaiazpikoarekin kozinatuta eta txitxirio gisatuak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Borrajak urdaiazpikoarekin:
  • Borraja sorta bat
  • 3 urdaiazpiko xerra
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Ardo txuri zorrotada bat
  • Gatza
  • Behar adina egosteko salda
  • Behar adina irin
  • Txitxirio gisatuak:
  • Txitxirioak, 250 g
  • Gatza
  • Tipula bat iltze-usaintxoez zulatuta
  • 2 azenario
  • Ziazerbak, 500 g
  • Tipulin txikitu bat
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Piperrauts koilarakadatxo bat
  • 2 arrautza
  • 2 ogi xerra
  • Txitxirio kurruskariak:
  • Behar adina txitxirio egosi
  • Oliba olioa
  • Piperrautsa
  • Gatza
  • 4 urdaiazpiko xerra
Prestaketa

Borrajak urdaiazpikoarekin

Borrajak espartzuarekin ondo garbitu ondoren, ur  beroa duen lapiko batean egosi egingo ditugu eta ur hotzetan egosketa moztu.

Zartagin batean olioa bota eta baratxuri ale txikituak gorritzen jarri, ondoren urdaiazpikoa txikituta gehitu, irin pixka bat eta ardo txuri zorrotada bota, murriztu eta egosteko salda bota, irakiten utzi gustuko loditasuna hartu arte.

Txitxirio gisatuak

Txitxirioak aldez aurretik uretan beratzen utzi gau batez. Hurrengo egunean, xukatu eta lapiko azkar batera pasa, iltze-usaintxoak dituen tipula eta azenarioak zurituta sartu, eta ordu betez egosten utzi tapa itxiarekin.

Zartagin batean tipula txikitua, baratxuri txikituak, piperrautsa eta ziazerbak gehitu. Txitxirioak eginda daudenean, iltze-usaintxoak dituen tipula eta azenarioak lapikotik atera eta ontzi batean birrindu, txitxirioetara berriro bota eta ondo nahastu.

Bukaera

Plater baten erdian egindako borrajak jarri eta inguruan txitxirioak, gainetik txitxirio kurruskariak eta urdaiazpiko xerrak.