lehenengoak
Zerba eta kui minestronea
Lapiko batean olio txorrotada bota eta tipula txikitua gorritzen jarri 3 minutuz. Ondoren, patatak, azenarioa eta kuia zatitxotan moztuta sartu, beste 3 minutuz erregosten utzi. Orduan, baratxuri alea, lekak, tomatea eta zerbak gehitu, barazki salda sartu eta egosten utzi 10 minutuz. Ondoren, pasta eta babarrun txuriak gainetik sartu eta beste 10 minutuz egosten utzi. Zerbitzatzerakoan, albaka eta gazta olioa bota.
Albaka eta gazta olioa
Osagai guztiak ontzi batean sartu eta birrindu txikituta geratu arte.
Siziliar caponata papadumean
Zartagin batera olioa bota eta barazki guztiak, tipulina ezik, salteatu egingo ditugu bakoitza 3 minutuz banan banan. Azkenik tipulina zatituta gehituko dugu, 5 minutuz erregosi eta sua igoaz tomateak sartu. Orduan ozpina eta azukrea gehituko ditugu, 5 minutuz kozinatzen eduki eta orduan beste barazki guztiekin nahastu, orduan ere olibak eta kaparrak txikituta gehitu, 5 minutuz zartaginean utzi eta erreserbatu. Papadum orriari kukurutxo forma eman, txotxaren bidez lotu eta zartagin edo labean gorritu itxura horrekin geratzeko. Siziliar caponatarekin bete.
Bukaera
Plater sakon batean minestronea sartu eta ondoan papadum kukurutxoa jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa