lehenengoak
Tomate frijitu saltsa
Zartagin batean olioarekin barazkiak txikitu eta ondo erregosi. Tomate zuritu eta txikituak gehitu, eta jarraitu egosten 20 minutuz. Puregailutik pasa, eta gatz puntua jarri.
Alberjiniak
Alberjiniak uretatik pasatu, txortena kendu, eta xerratan moztu, ebakia osorik egin gabe. Gatza bota eta 20 minutuz ura askatzen utziko dugu. Berriro uretatik pasatu gatza kentzeko, eta ebakietan mozarella xerra bana sartu. Ondoren, tomate frijitu saltsa dagoen erretilu batean jarri, eta laberatu 180 ºCan 25 minutuz. Orduan ginetik gurina eta ogi birrindua bota, eta beste 10 minutuz laberatu.
Pesto saltsa
Osagai guztiak ontzi batean sartu, eta ondo birrindu.
Bukaera
Plater batean tomate saltsa jarri, eta gainean alberjinia erdi bat, pesto saltsa ingurutik bota eta pastrami xerra txikitua jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa