Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Kuiatxo eta feta gazta quichea, burrata eta gerezi tomate entsaladarekin
Kuiatxo eta feta gazta quichea, burrata eta gerezi tomate entsaladarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Orea:
  • Gurina, 125 g
  • Irina, 250 g
  • Arrautza bat
  • Ura 3 koilarakada
  • Gatza
  • “Quiche”-a:
  • Kuiatxo bat
  • Feta gazta zati bat
  • Gurina, 10 g
  • Esne gaina, 150 g
  • Esnea, 50 g
  • 2 arrautz
  • Gatza
  • B/a intxaur muskatua
  • Burrata eta gerezi tomate entsalada:
  • 10 gerezi tomate
  • Burrata bat
  • B/a tipulin adarra
  • Eztia koilarakada bat
  • Piku bat
  • Urrak hautsan
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Orea:

Irinarekin eta gatzarekin sumendi bat egin eta bertara arrautza, gurin bigundua eta ur pixka bat sartuko dugu. Eskuekin ondo landu, ore bat egin arte. Hotzean egoten utziko diogu 20 minutuz. Arrabolarekin luzatzen joango gara fin utzi arte eta moldea osatuko dugu. Aluminiozko paperarekin estali, pisua jarri eta laberatu 180 ºCtan 20 minutuz.

Quichea:

Kuiatxoa laukitxotan zatitu eta zartagin batean gurinarekin erregosiko dugu. Bitartean, ontzi batean, arrautzak ireki, esne gaina eta esnea bota eta ondo nahastu. Gatza eta intxaur muskatua ere gehitu eta kuiatxoa bigundu denean, bertara sartu feta zati batzuekin. Buelta batzuk eman eta tarta moldean sartu. Laberatu 180 ºCtan 20-25 minutuz.

Burrata eta gerezi tomate entsalada:

Gerezi tomateak erditik ireki eta erretilu batean jarri, gatza eta oregano lehorra gainetik bota eta laberatu 190 ºCtan 20 minutuz. Labetik ateratzean, tomateak askatu duen zukua ontzi batean sartu eta bertara ezti koilarakada, gatza eta oliba olio txorrotada bat bota tipulin adar txikituarekin batera eta ondo nahastu.

BUKAERA:

Plater batean burrata deseginda jarriko dugu eta gainean gerezi tomate erreak eta pikuak banatu, intxaur muskatua gainetik bota eta tomate eta ezti zukuarekin ondo gozatu.