Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Tomate eta gerezi gazpatxoa sardina espetoarekin
Tomate eta gerezi gazpatxoa sardina espetoarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Tomate eta gerezi gazpatxoa:
  • Tomate heldua, 200 g
  • Gereziak, 50 g
  • Piper gorri eta berde punta bat
  • Baratxuri ale erdi bat
  • Luzoker zati bat
  • Ogi mamia, 20 g
  • Oliba olioa
  • Ura, 100 g
  • Gatza
  • Gazpatxoaren osagarriak:
  • Tipulin adarra
  • Adar tomate bat
  • 4 gerezi
  • Tipulin erdi bat
  • Ogi xigortua
  • Alkaba olioa
  • Galeper arrautza egosiak
  • Sardinak espetoan:
  • 12 sardina
  • Gatza
  • Pebre ozpin-olioa:
  • Adar tomate bat
  • Tipulin laurden bat
  • Pipermin bat
  • Martorri txikitua koilarakada bat
  • Limoi erdi baten zukua
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Tomate eta gerezi gazpatxoa

Barazkiak ondu garbitu, zuritu. Pepinoari haziak eta piperrei pipitak kendu.

Tomatea, piperrak eta pepinoa zatitu, dena bol batean gainerako osagaiekin (baratxuria, ogi-mamia, ozpina, ura, olioa eta gatza) jarri, gereziak izan ezik. Dena ondo nahastu, film-paperarekin estali eta 8 orduz hozkailuan utzi.

Zortzi orduak igarota, gereziak hezurrik gabe gehitu eta dena irabiagailuan txikitu, ondo batuta geratu arte. Iragaztontzi fin batetik pasatu, gatza eta piperbeltza bota. Hotza zerbitzatu.

Gazpatxoaren osagarriak

Tipulina, tipulin adarra eta tomatea oso txiki zatitu eta nahastu. Bi koilara txikirekin hartu eta bolatxo antzeko bat egingo dugu. Plater erdian jarri. gereziei hezurra kendu, erdibitu eta platerean jarriko ditugu. Ogi txigortua ere hauen ondoan kokatuko dugu.

Bi galeper arrautza egosi erdibituta ere jarriko ditugu.

Sardina espetoa:

Sardinak espetoan sartu eta parrilan egingo ditugu. Egin ondoren, erditik ireki eta hezurra kendu. Plater batean zabaldu.

Pebre ozpin-olioa

Adar tomatea zuritu eta haziak kendu, zati txikitan moztu eta ontzi batean sartu. Tipulina brunoise eran zatitu eta tomatearekin batera nahastu. Bertara, pipermina eta martorri txikitua, gatza, limoi zukua eta olioa gehituko dugu eta ondo irabiatu.

Bukaera

Plater sakon batean gazpatxoaren osagarriak ipini eta gazpatxoa txarro batean jarriko dugu. Beste plater batean, sardinak hezurrik gabe jarri eta pebre ozpin olioa gainetik bota.