Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Zelaieta jatetxeko arrain zopa
Zelaieta jatetxeko arrain zopa
Osagaiak
  • 4 kipula gorri
  • 8 azenario
  • 3 porru
  • Kuia zati eder bat
  • Ogi txigortua
  • Etxeko tomatea
  • Zapo eder bat
  • 10 otarrainxka
  • Txirla batzuk
Prestaketa

Alde batetik fumet bat jarriko dugu martxan. Horretarako, zapoa eta otarrainxkak 15 minutuz egosten utziko ditugu. Ondoren hoztu eta papurtu egingo ditugu. 

Beste alde batetik tipulak, azenarioak eta kuia txikitu egingo ditugu eta erregosten utziko ditugu. Barazkiek kolorea hartu dutenean, tomatea eta ogi txigortua gehituko ditugu,  fumetarekin batera. 45 minutuz egosten utziko ditugu.

Zopa irabiagailutik pasatuko dugu eta azkenean arrain papurrak gehituko ditugu.