Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Atun tatakia ahuakate eta tomate tartarrarekin, testura eta kimu entsaladarekin
Atun tatakia ahuakate eta tomate tartarrarekin, testura eta kimu entsaladarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Atun tatakia:
  • Atun zati bat, 250 g
  • Sesamo olioa
  • Sesamo haziak
  • Gatza
  • Wasabi fresko zati bat
  • Ahuakate eta tomate tartarra:
  • Ahuakate bat
  • 2 adar tomate
  • Oliba-olio birjina estra
  • Martorri sorta bat
  • Lima bat
  • Gatza
  • Testura entsalada:
  • Tipula more bat
  • 3 judasen belarri
  • Arto gozoa, koilarakada bat
  • Oliba berdeak, koilarakada bat
  • B/a kimu
  • Nori lehor horri bat
  • Soja maionesa:
  • Gorringo bat
  • Gatza
  • Soja saltsa, 2 koilarakada
  • Oliba olioa, 150 g
Prestaketa

Atun tatakia

Atun zatia zartagin batean sesamo olioarekin 4 aldeetatik gorrituko dugu. Sesamo haziekin lau aldeetatik bildu eta geroko gorde.

Ahuakate eta tomate tartarra

Ahuakatea eta tomatea karratutxotan zatitu eta ontzi batean sartu. Lima, martorri eta olioarekin gozatu.

Testura entsalada

Osagaiak juliana finean ebaki eta nahastu. Lima zukua eta oliba olio txorrotada bat bota.

Soja maionesa

Osagai guztiak ontzi batean sartu eta emultsio bat sortu.

Bukaera

Plater luze baten erdian 2 koilakada tartar jarri luzetara eta gainean atun tataki xerra finak bata bestearen gainean. Wasabi pixka bat birrinduko dugu. Soja maionesa pixka bat jarri eta izkin batean entsalada sorta bat.