lehenengoak
Ogi txigortu arina
Ahuakatea zuritu eta ontzi batean jarriko dugu. Lima zukua, gatza eta oliba olio txorrotada bat bota ondoren, hagaxkarekin ondo txikituko dugu.
Gerezi tomateak zuritu eta olioarekin estalita konfitatu egingo ditugu.
Ogi txigortu xerra hartu eta gainean oliba olio birjina estra txorrotada bat botako dugu. Gainean ahuakatea jarri eta ogi guztian ondo zabalduko dugu. Honen gainean arrautza zartaginean nahasita jarri eta ondoren izokin marinatu zati batzuk. Gero burratarekin estali eta gerezi tomate konfitatuak jarri. Intxaur eta goji baiekin ozpin-olio bat prestatu eta koilarakada bat botako diogu guztitik.
Ogi txigortu sendoa
Alberjinia osorik labean erreko dugu, 20-30 minutuz. Labetik ateratakoan zuritu eta haragia zatitu egingo dugu. Hirugihar xerrak eta perretxikoak zartagin batean olioarekin gorrituko ditugu. Ogi txigortu xerra hartu eta oliba-olio estra birjina txorrotada bat bota ondoren, alberjinia zatitua zabalduko dugu, gainean perretxiko gorrituak eta hirugihar xerrak jarri, gaztarekin estali eta labean gainerre egingo dugu. Urdaiazpiko xerrak eta foie-gras eskalope gorrituak gainetik jarri eta sagar karratutxo batzuk ere bai freskotasuna emateko.
Ogi txigortu gozoa
Ogi txigortu xerraren gainean txokolate beltz zatiak jarri eta labera sartu, urtu dadin. Labetik atera, oliba-olio txorrotada bat eta lore gatz piska bat bota eta gainean banana eta marrubi xerrak tartekatu. Hur birrindura gainetik bota.
Bukaera
Plater luze batean hiru ogi txigortuak aurkeztuko ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa