lehenengoak
Ahate betegarria
Zartagin batean piper berdea eta tipulina zati txikitan moztuta olioarekin erregosten jarriko ditugu. Biguntzean, perretxikoak eta barrengorriak zatituta gehitu eta egiten utzi. Beste aldetik, kuiatxoa xerra luze eta finetan zatitu eta ur irakinean galdarraztatu. Ur hotzetara pasatu eta jarraian papera duen erretilu batean xukatu. Bi xerrarekin gurutze bat egin eta erdian ahate betegarria jarriko diogu. Kuiatxoa itxi, erretilu batean jarri eta labean sartuko ditugu 180ºC-tan 5 minutuz.
Onddo saltsa
Zartagin batean onddoak zatituta salteatu, koilarakada bat gurinekin eta gatzarekin. Tipulatxa baratxuri-olio txorrotada batekin gaineratu eta izerditu. Portoa bota eta erdira urritu. Esne-gainarekin busti, 8 bat minutuz su baxuan egosi eta gatz-puntua zuzendu. Geroko gorde. (Saltsa leuna izateko, birringailuarekin pixka bat txikitu eta iragazi)
Perretxiko salteatuak
Perretxikoak makilatxotan zatitu eta zartagin bero batean olioarekin salteatu. Gatz pixka bat bota.
Kuiatxo chipak
Kuiatxoa xerra fin-finetan ebaki eta erretilu batean luzatu gatza botatzeko. Minutu batzuk utziko dizkiogu ura askatzeko. Paperarekin xukatu eta lehortu. Olioa bero dugunean, kuiatxo xerrak irinetatik pasa eta frijitzen jarriko ditugu. Xukatu eta gatza bota.
Bukaera
Plater batean koilarakada bat onddo saltsa jarriko dugu, gainean hiru kuiatxo ravioli, ondoan perretxiko salteatuak eta gainetik kuiatxo chipak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa