lehenengoak
Barazki fritata
Barazkiak garbitu ondoren, zati txikitan moztuko ditugu eta zartagin batera botatzen joango gara 5 minuturo ordena honetan: Lehenengo tipula, eta ondoren kuiatxoa, perretxikoak, oregano lehorra, gerezi tomateak erdibituta eta brokoli adar txikiak. Erregosi eta bertara ahuntz gazta zatitxoak eta arrautza irabiatua bota. Jarraian laberatu egingo dugu 5-10 minutuz 180ºCtan.
Feta gazta, antxoa eta oliba entsalada
Lehenik labe erretilu batean olibak hezurrik gabe jarriko ditugu. Bertara baratxuri lehor koilarakadatxo bat, oliba olio txorrotada bat, limoi eta laranja azala eta belar lehorrak botako ditugu. Laberatu egingo dugu 100 ºCtan 20 minutuz.
Bestalde, ontzi batean, feta gazta, gazta krema, baratxuri lehor hautsa, gatza, oregano lehorra eta pipermina sartuko ditugu eta birringailuarekin dena krema bat bezala utziko dugu. Portzelanazko ontzi batera sartu eta gainetik laberatutako olibak eta antxoa xerra batzuk jarri.
Pesto ozpin-olioa
Osagai guztiak ontzi batean sartu eta dena ondo birrindu.
Bukaera
Fritata plater batean jarri. Feta entsaladarekin bi aukera ditugu: bat, fritataren gainean jartzea edo bigarrena, ondoan jartzea beste ontzi batean. Fritataren gainean pestoa botako dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa