lehenengoak
Zainzuriak
Zainzuriei txortena kendu eta zuritu egingo ditugu. Lapiko batean ura irakiten jarri gatz, oliva-olio eta azukre pixka batekin. Zainzuriak sartu eta egosi egingo ditugu. Gutxi geratzen zaienean, sua itzali eta lapiko barruan hozten utzi.
Ilarrak eta baba txikiak
Ilarrak 5 minutuz ur berotan egosiko ditugu. Zartagin batean olioarekin tipulin txikitua erregosten jarriko dugu. Tipulina eginda dagoenean, ilarrak eta babak gehitu eta 5 minutuz sueztitu.
Arrautza galdarraztatuak
Ura irakiten hasten denean, arrautzak sartu eta 5 minutuz egosten utzi. Uretatik atera eta ur hotzetan beroa kendu. Zuritu eta ontzi batean arrautzak sardexka batekin apurtu.
Gorringo birrindura
Gorringoa 2 egunez hozkailuan edukiko dugu, gatz eta azukre nahasketarekin estalita. Egunak igaro direnean, gatzetatik atera, garbitu eta geroko gorde.
Bukaera
Plater batean koilarakada bat arrautza galdarraztatu jarriko dugu. Ondoan beste koilarakada bat ilar eta baba salteatu. Bi zainzuri gainean eta gorringo birrindura denetik. Urdaiazpiko xaflarekin eta perrexil txikituarekin bukatuko dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa