lehenengoak
Arroza barazkiekin
Barazkiak tipula eta barrengorriekin batera txikitu egingo ditugu eta tipularekin hasita zartagin batean olioarekin erregosten jarri. 5 minutu igaro ondoren, barazkiak eta barrengorriak bota, gorritzen jarraitu eta hauek eginda daudenean, arroza sartu, ardo zuria gehitu eta urritu arte bueltak eman. Salda gehitu, gatzez probatu eta 18 minutuz horrela egongo gara. Denbora igaro denean, sutatik atera eta gurina etaorringoa gehitu-
Txipiroiak tintan
Tipula brunoise eran zatituta zartaginean olioarekin erregosi. Txipiroiak garbitu, zatitu eta tipula eginda dagoenean, zartaginean sartu, ondo gorritu, salsa pixka bat bota, txipiroi tinta ere bai eta egosi, txipiroia xamurra geratu arte.
Ogi eta baratxuri olio errea:
Zekale ogi mamia zati txikitan ebaki eta frijitu. Baratxuria berdin, eta urdaiazpikoa zati txikitan ebaki ondoren, oliotan frijitu egingo dugu. Ontzi batean 3 osagai frijituak hauts eginda eta tipulin adarra txikitua sartu, olio txorrotada batekin nahastu eta gatza bota.
Curry emultsioa
Ontzi batean osagai guztiak sartu eta birringailuarekin emultsio bat sortuko dugu.
Bukaera
Plater luze batean, koilarakada luze bat arroz jarriko dugu eta ondoan luzetara txipiroiak tintan, gainetik ogi eta baratxuri olio erre hari batzuk eta inguruan curry alioli tantak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa