lehenengoak
"Congri" arroza:
Tipula, baratxuria, eta piperrak brunoise erara zatitu eta zartagin batean erregosten jarri gurin eta olio pixka batekin. Ondo eginak daudenean, arroza, kuminoa eta erramu hostoa sartu, 5 minutuz erregosi. Babarrunak eta salda beroa bota. Gatzez puntuan jarri eta 7 minutuz irakiten eduki ondoren, labeko paperarekin estali, arroza egin arte.
Juka egosia:
Juka bitan zatitu eta irakiten jarri, gutxienez 45 minutuz. Egosketaren erdian izotzarekin tenperatura bat-batean jaitsi, juka samurrago gera dadin.
Mojo kreolea:
Baratxuria motrailuan zanpatuko dugu eta gatza, limoi zukua, oregano lehorra, piperbeltza eta olioa gehitu eta dena nahastuko dugu.
Platano ar tostoi frijitua:
Platano arra zuritu eta 3 zentimetroko luzeran moztuko dugu. Su ertainean dugun olioan sueztitu egingo dugu bigundu arte. Oliotatik atera, xukatu eta edalontzi batekin zanpatu egingo dugu. Olioa berriro berotu eta plátano xaflak frijituko ditugu. Seitan xerra bat jarriko dugu bi platano xaflen erdian.
BUKAERA:
Plater azal batean bi koilarakada congrí arroz jarriko ditugu, ondoan juka zati bat eta mojo kreolea gainetik botako diogu. Aldamenean seitan eta platano tostoia ere jarriko dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa