lehenengoak
Barazki fideua:
Fideoak gorritu egingo ditugu eltze batean olioarekin. Bertatik atera eta kuia karratutxotan botako dugu pixka bat erregosteko. Berriro fideoak eltzean sartuko ditugu eta frijituki koilarakada bat botako diogu, ondo erregosi eta ardo zuria botako diogu, murriztu eta salda gehitu, perrexil eta azafrai txikitua sartu eta egosten utzi 5-10 minutuz.
Borraja salteatua:
Borrajak zuritu eta ura irakiten duen eltze batean egosi egingo ditugu, ur hotzetara pasa. Zartagin bat sutan jarriko dugu olioarekin eta baratxuri txikitu koilarakadatxo bat sartu, dantzan hasten denean borraja xukatuak bota eta salteatu egingo ditugu.
Perrexil emultsioa:
Alde batetik, perrexil olioa egingo dugu ontzi batean, perrexil hosto eta olioarekin, birringailuaren bidez ondo txikituko dugu. Beste ontzi batean, gorringoa, gatza eta ozpin tanta batzuk jarri eta hagaxka batekin nahasten joango gara eta perrexil olioa pixkanaka botatzen joango gara.
Bukaera:
Fideua eginda dagoenean, plater batean pare bat koilarakada jarriko ditugu, honen gainean borraja salteatu batzuk eta inguruan perrexil emultsio hari bat jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa