lehenengoak
Porru egosiak:
Porruak ura irakiten eta gatz puntua duen lapiko batean egosiko ditugu. Ur hotzetara sartuko ditugu eta xukatu.
Porru kurruskariak:
Porru txikiei lehenengo orria kendu eta olioa bero dagoen zartagin batean frijituko ditugu, Ondo xukatu eta gatza ipini.
Saltsa bearnesa:
Tipulatxa zuritu eta txikitu. Gurinarekin erregosi.
Ardo zuria bota eta urritzen utzi. Sutatik kendu eta hagaxkarekin moluskuen ura gurinarekin eta tipulin sueztituarekin emultsionatu, maionesa balitz bezala. Limoi-zukuarekin eta gatzarekin ondu.
Moluskuak:
Lapiko batean ura gatzarekin irakiten jarri. Muskuiluak ur hotzetatik pasa. Ura irakiten dagoenean, muskuiluak sartuko ditugu pixkanaka, eta irekitzen hasten direnean atera egingo ditugu. Laban batekin irekitzen lagunduko diegu eta barruko haragia aterako dugu. Bakoitzaren urarekin gordeko ditugu.
Muskuilu guztiak labe erretilu batean jarri eta oliba-olio eta lima txorrotada bat botako diegu, labean epeldu ondoren.
Bukaera:
Porru egosiei oliba-olio txorrotadatxo bat bota eta labera sartuko ditugu pixka bat txigortu daitezen.
Plater luze batean 3 porru egosi jarri eta saltsa bearnesa botako diegu muskuilu epelekin. Porru frijituak gainetik jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa