Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Orburuak perretxikoz eta galeper arrautzaz beteta urdaiazpikoarekin
Orburuak perretxikoz eta galeper arrautzaz beteta urdaiazpikoarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • -Orburu egosiak:
  • 6 orburu
  • Gatza
  • Irina
  • Limoi bat
  • Perrexil adar batzuk
  • -Perretxiko betegarria:
  • 12 perretxiko
  • Tipulin bat
  • Baratxuri ale bat
  • 6 galeper arrautza
  • 6 urdaiazpiko xerra
  • -Orburu saltsa:
  • Orburuen salda
  • Tipulina, 50g
  • 3 baratxuri fresko
  • Urdaiazpiko txikitua, 80 g
  • Gurina, 40 g
  • Irina, 15 g
  • -Tomate basatia salteatuta:
  • 12 tomate basati
  • Gatza
  • Oliba-olioa
Prestaketa

Orburu egosiak:

Orburuak zuritu eta perrexil eta ur hotzetan sartuko ditugu. Ura irakiten jarriko dugu gatzarekin eta orburuak egosiko ditugu xamurrak geratu arte. Uretatik atera eta hoztu egingo ditugu.

 

Perretxiko betegarria:

Tipulina eta baratxuria txikituta oliotan erregosi eta perretxikoak txikituta sartuko ditugu. Ondo gorritu eta txorrotada bat ardo zuri gehitu, urritu eta orburuak egositako ur pixka bat bota, irakin eta geroko gorde.

 

Orburu saltsa:

Tipulina eta baratxuria gurinarekin erregosi eta utzi 5 minutu. Biguntzean, urdaiazpikoa bota, pixka bat erregosi. Irina gehitu eta dena pixka bat egosi. Pixkanaka hegazti-salda gehitu eta irakiten utzi. Urritu kolore polita eta testura ona hartu arte.

Garrantzitsua da baratxuri biguna, tipulina eta irina ondo sueztitzea, gero almidoia edo barazki gordinak ez ezagutzeko.

 

Tomate basatia salteatuta:

Tomate basatiei adarra kendu eta zartagin bero batean olio pixka batekin salteatu egingo ditugu minutu batez. Gatza jarri eta zartaginetik atera.

 

Bukaera:

Orburuak saldatik atera, xukatu eta perretxiko betegarriarekin osatu, Bi gorringo galeper arrautza sartu eta minitu batzuk labean edukiko ditugu. Plater azal batean koilarakada bat saltsa jarriko dugu eta bi orburu gainean.  Ondoan bi urdaiazpiko xerra eta platerean banatuta tomate basati batzuk.