lehenengoak
Saltsa amerikarra
Ontzi batean olio txorrotada bat bota eta barazkiak juliana erara erantsi. Ondo erregosi direnean, otarrainxkak eta arroza botako ditugu eta berriz ondo erregosiko ditugu. Koñaka, ardo zuria eta tomatea gehituko ditugu. Gatza eta piperrautsa botako ditugu. Ondoren, nahasketa guztia urarekin estaliko dugu. Urak lau aldiz gainditu beharko du nahasketaren altuera.
Txangurroa egiteko:
Barazki guztiak garbitu eta zatitu. Birringailuarekin birrindu. Ontzi batean gurina desegin eta aldez aurretik birrindutako barazkiak bota eta 20 minutuz erregosi.
Txangurroa egosi ostean haragia papurtu eta brandy eta ardo zuriarekin sueztitu.
Txangurroa sueztitu denean saltsa amerikarra gehitu, gatza eta piperrauts beltza bota eta, behar izanez gero, ogi birrinduarekin loditu.
Oskola bete eta labean sartu 8 minutuz 180ºC gradura.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa