Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Haragi cappellettiak tomate eta parmesano saltsarekin
Haragi cappellettiak tomate eta parmesano saltsarekin
Osagaiak
  • Capppellettiak egiteko:
  • -Gari irina, 400 g
  • -Arto semola, 100 g
  • -5 arrautza
  • -Oliba olioa, 2 koilarakada
  • - Gatza, koilarakadatxo erdi
  • Betegarria:
  • -2 tipulin
  • -2 azenario
  • -Haragi txikitua, 200 g
  • -Esnea, 500 g
  • -Gurina, 40 g
  • -Irina, 40 g
  • -Gatza
  • Tomate eta parmesano saltsa:
  • -2 tipula
  • -Tomate zuritua, 500 g
  • -2 baratxuri ale
  • -Parmesano gazta, 100 g
Prestaketa

Capppellettiak

Irinarekin eta arto semolarekin sumendi bat egin eta erdian arrautzak, olioa eta gatza jarri. Eskuekin landu ore bat egin arte eta hozkailuan egoten utzi. Orea prest dagoenean, arto-semola pixka bat hartuta lantzen asiko gara. Pasta luzatu eta karratutan zatitu, erdian betegarria jarri eta itxi. Pasta egosteko, urez beteriko kazola batean sartu gatz puntua jarrita. 2-3 minutuz egosi.

Betegarria

Tipulina eta azenarioa brunoise erara zatitu eta oliotan sueztitu, haragi txikitua gehitu eta 5 minutuz egosi. Beste ontzi batean gurina urtutzen jarriko dugu, irina gehitu eta 5 minutuz egiten utzi, esnea pixkanaka gehitu eta 10 minutuz egosi ondoren haragiaren nahasketa sartu, irakin bat eman eta hozten jarri.

Tomate eta parmesano saltsa

Tipula eta baratxuria erregosi eta tomate zuritua gehitu, 20 minutuz egosi, birrindu eta irabiatu.

Bukaera

Cappellettiak egosi ondoren tomatea dagoen zartaginera bota, parmesano birrindua gehitu eta buelta batzuk eman. Albaka orriekin eta parmesano birrinduarekin apainduko dugu.