Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Arroza Euskal Txerri muturrekin, belarri kurruskariarekin eta onddoekin
Arroza Euskal Txerri muturrekin, belarri kurruskariarekin eta onddoekin
Osagaiak
  • - Maskarada muturrak onddoekin, pakete bat
  • - Maskarada txerri-belarri bat, egosia
  • - Erriberako tipula bat
  • - Faltzesko 3 baratxuri-ale
  • - Erriberako piper berde bat
  • - Erriberako 6 tomate heldu
  • - Reyno gourmet olioa, 2 dl
  • - Onddo salteatua, 200 g
  • –Txerri-, belarri- eta mutur-hezurren salda, 2 litro eta erdi
  • - Reyno gourmet arroza, 400 g
  • - Reyno gourmet gatza
Prestaketa

Lapiko batean olioa jarri, eta barazki xehatuak erregosi; bitartean, tomateak birrindu, eta, behin erregosi ondoren, barazkiei gehitu, eta egiten utzi. Tomatea ondo kozinatuta dagoenean, arroza gehitu, pixka bat erregosi, eta txerri salda irakinez bustitzen hasi. Sutan irakiten utzi, baina ez asko gogortu arte, eta, hamar minutu pasatzean, onddodun muturren paketea gehitu. Beste 10 minutuz irakiten utzi, eta salda gehitu, behar beste. 5 minutuz pausatzen utzi. Zartagin itsasgaitz batean, txerri-belarriaren goiko aldea jarri, gainean pisua duela, su ertainean, eta kurruskari geratu arte utzi. Arroza plater batean zerbitzatu, eta belarriekin apaindu.