lehenengoak
Parmentierra
Patata egosi, zuritu, eta gehitu thermomixari, esne, gatz eta piperbeltz pixka batekin, 100 °-ko tenperaturan. Dena birrindu, eta, pixkanaka, olioa gehituz goaz, testura egokia lortu arte.
Perretxikoak, sasoiaren arabera
Perretxikoak brotxa batekin ondo garbitu, eta, olio pixka batekin, zartaginean salteatu azken unean, hezetasun pixka bat galdu arte; tipulin pixka bat gehitu.
Arrautza
Arrautzak 28 minutuz egosi, 65 graduan, lurrunetan, eta hoztu.
Bukatzeko, parmentier oinarri bat jarri, eta, ondoren, perretxiko salteatuekin ontzi bat egin, tenperatura baxuan egindako arrautza sartzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa