lehenengoak
Barazki rostia
Kuiatxoa garbitu eta birrindu. Azenarioa zuritu eta txikitu. Patata labean erre, eta, hoztu ondoren, zuritu eta txikitu.
Jarri barazkiak sukaldeko zapi batean, barazkien likidoa xukatzeko. Jarri ontzi batean, eta gehitu baratxuri xehatua, piperbeltza, limoi zukua, gatza, perrexila eta koilarakada bat olio. Eragin ondo.
Berotu olioa zartaginean. Zatitu barazkiak banakako errazioetan, eskuz, eta jarri zartagin beroan. Su ertainean kozinatu 5-10 minutuz edo gorritzen hasi arte, buelta eman, eta 5 minutu gehiago utzi.
Soja testurizatua
Moztu barazki guztia zati txikitan, eta erregosi 3-4 minutuz.
Tomate frijitua gehitu barazkiei, eta su ertainean mantendu, eta belarrak, espeziak, gatza eta azukrea gehitu.
Minutu batzuen buruan, sojari eragin, eta gehitu. Loditu arte egosten eduki.
BUKAERA
Plater batean, barazki rostia jarri; gainean, koilarakada bat soja bolognesa, eta gauza bera egin 3 aldiz. Inguruan kuia saltsa jarri, eta albaka orriekin bukatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa