Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Barazki menestra
Barazki menestra
Osagaiak
  • 2 pertsonarentzat:
  • Barazkiak:
  • - 2 azenario
  • - Azalore erdi
  • - Brokoli txiki bat
  • - 8 leka
  • - Kuiatxo erdi
  • - Alberjinia bat
  • - 4 zainzuri, latakoak
  • - Urdaiazpikoa, 4 xerra
  • - Irina
  • - Arrautza bat
  • - Oliba olioa
  • - Gatza
  • Menestra saltsa:
  • - 6 baratxuri fresko
  • - Oliba olioa
  • - Irina
  • - Txakolina, edalontzi bat
  • - Oilasko edo barazki salda, 400 g
Prestaketa

Barazkiak

Ura irakiten jarri, eta barazkiak zatitu eta egosten jarri: azenarioa, kuiatxoa, lekak, azalorea eta brokolia. Egostean ur hotzetara atera. Alberjinia zentimetro bateko xerratan moztu, gatza eman, irinetan pasatu, eta zartagin batean frijitu, oliotan; paper xurgatzailera atera. Zainzuriak urdaiazpiko xerrarekin bildu, irinetan eta arrautzetan pasatu, eta oliotan frijitu.

Menestra saltsa

Baratxuri freskoak zatitu eta oliba oliotan gorritzen utzi; irin pixka bat bota, erregosi, eta txakolina gehitu; murrizten utzi. Salda bota, eta loditu arte sutan eduki. 

Bukaera

Menestra saltsak puntua hartzen duenean, barazki egosiak sartu, irakinarazi, eta platerean edo lurrezko ontzian jarri; alberjinia frijituak ondo zabaldu, eta tartean zainzuriak eta perrexil pixka bat jarri.