lehenengoak
Fumeta egiteko
Ura, arrain hezurrak, barazki osoak, erramua, perrexila eta ardo zuria bota, eta 45 minutuz egosi. Iragazi, eta gorde, fideua bustitzeko.
Fideua egiteko
Ekilore olioa zartagin handi batean berotzen jarri, eta, berotzean, gehitu fideoak, paketetik zuzenean. Gorritu, kolore polita hartu arte, eta xukadera batean bota, olioa kentzeko. Geroko gorde.
Fideua
Olio horren pare bat koilarakada paella-ontzi batean edo kazola zabal eta baxu batean (gutxienez 50 cm-ko diametroa) jarri. Lehenik, ganbak bota, gatzez onduta, eta bi buelta eman. Ganbak erdi-gordinak atera, eta baratxuria, tipula eta piper gorria bota. 10 minutura, txokoa 2×2 cm-ko laukietan zatitu, bota, eta sueztitu, kolorea hartu arte. Ondoren, koilarakada bat piperrauts bota, eta, gero, tomate frijitua. Dena batera utzi, eta fumeta bota. Irakitean, fumet gehiago bota, eta, irakiten duenean, fideoak egin. Egosi bost bat minutuz. Ganbak bota, eta beste bost minutuz egosi. Ontzi berean aurkeztu, alioliz betetako motrailu batekin batera.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa