Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Haragi lasagna
Haragi lasagna
Osagaiak
  • Bolognesa:
  • -Oliba olioa, 1 dl
  • -Gurina, 50 g
  • -Hirugiharra, 50 g
  • -Txekor haragi txikitua, 500 g
  • -Tomate saltsa, 500 g
  • -2 tipula
  • -2 azenario
  • -2 apio adar
  • -Ardo beltza botila
  • -Gatza, piperbeltza eta intxaur muskatu pittin bat
  • -Belar usaintsuak (ezkaia, erromeroa, oreganoa, albaka)
  • -Esne gaingabetua, 500 g (aukeran)
  • Bexamela:
  • -Esnea, 500 g
  • -Gurina, 45 g
  • -Irina, 45 g
  • -Gatza, piperbeltza eta intxaur muskatu pittin bat
  • -Litro erdiko sifoia
  • -Gas karga 1
  • Wonton pasta xaflak:
  • -16 wonton pasta xafla
  • -Ekilore olioa
  • Beste osagaiak:
  • -Gazta birrindua
  • -Oliba olio birjina
Prestaketa

Bolognesa:

Barazkiak brunoise eran moztu, eta olio eta gurin pixka batekin gorritu lapiko batean. Ordubete igaro ondoren, hirugihar ondua gehitu, eta, kolorea hartzen duenean, okela txikitua eta ardo beltza bota. Erdira jaisten denean, belar-usaintsuak, tomate-saltsa bota. Ondoren, 2 orduz egosten utzi, eta, azkenik, gatza bota.

Esne pixka bat ere gehitu daiteke, multzoari krematsutasuna emateko.

Bexamela:

Gurina lapiko batean urtu, eta irina bota; 5 minutuz egosi, eta, pixkanaka, esnea gehituz joan, birak eman bitartean, 10 minutuz irakiten utzi, eta, ondoren, prest jarri gatz, piperbeltz eta intxaur muskatuaz. Iragazgailutik pasatu, eta sifoian sartuta utzi, gas karga barne.

Wonton pasta xafla:

Lapiko bat urez bete, eta irakiten jarri, pasta egosteko.

Xafla bakoitzari 50 bat segundo eman, pasta hau oso fina delako, eta egosi ondoren, ur hotzetan sartu. Hoztu ondoren, erretilu batean luzatu xaflak.

4 pasta xafla ekilore oliotan frijitu.

Bukaera:

Plater sakon batean bolognesa koilarakada bat jarri erdian; gainean, pasta xafla bat, eta hori beste behin errepikatu. Gainean bexamel aparra bota, dena estaliz, eta gazta birrindua eta oliba-olio birjin txorrotada bat; txapel bezala, pasta xafla frijitua jarri.