Bigarrenak
Antxoak papillote erara:
Piper gorria labean erre eta tipulina eta piper-berdea juliana eran moztuta zartaginean erregosten jarri olio txorrotadatxo batekin. Piper gorria erreta dagoenean, zuritu eta juliana eran moztuta beste barazkiekin elkartu. Gatza bota. Burdinezko eltze batean barazki erregosi geruza bat jarri eta gainean antxoa xerra kapa bat, estali arte. Gero, beste geruza bat egin. Eltzeari tapa jarri eta sutan utzi antxoak egin arte. Amaieran baratxuri eta perrexil olioa bota.
Arbendol eta baratxuri erre saltsa:
Baratxuri burua osorik labean erre eta ondoren mamia kendu. Ontzi batean arbendolak, baratxuri mamia, gatza eta salda pixka bat sartu eta birrindu. Birrindu ahala oliba olio txorrotada bat bota.
Patata konfitatuak:
Patatak zuritu, xerratu eta tipulina ere juliana eran moztu. Zartagin batera olioa eta zuritutako baratxuri atalak bota eta dantzan hasten direnean, patatak eta tipulina sartu. Ia-ia olioarekin estalita gera daitezela. Su txikian jarrita egin arte utzi.
Bukaera:
Plateraren alde batean patatak jarri; ondoan, antxoak eta, azkenik, saltsa.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa