Bigarrenak
Mihi arraina Meuniere erara:
Mihi arrainari burua, alboetako eta buztaneko hegalak kendu, zatitu, gatza bota eta irinetatik pasa. Gurin eta olio pixka batekin zartaginean bi aldetatik gorritu eta egiten utzi.
Mihi arraina zartaginetik atera eta bertara limoi zukua gehitu. Murrizten utzi pixka bat eta oilo zuku murriztua eta gurin zatitxoak bota; hagaxka batekin harrotzen joan loditzen joateko. Bukaeran perrexila bota eta mihi arraina sartu berotu dadin.
Barazki txikiak:
Barazki txikiak erdi egosi egingo ditugu garbitzeko eta ondoren azenarioak eskuekin zuritu. Zartagin batera oilo salda bota eta irakiten hasten denean, barazki txikiak gehitu eta egosketa bertan bukatu, salda murrizten den heinean. Horrela saldak duen koipea eta gelatina murriztu eta barazkiei distira emango die.
Patatak ardo zuriarekin:
Patatak zuritu eta xerratan moztu. Zartagin batean tipulina gorritu. Bertara patatak gehitu, ardo zuria eta ura gatz pixka batekin. Egosi egin arte.
Bukaera:
Plater luze batean patatak luzatuta jarri eta gainean mihi arraina saltsarekin. Ondoan barazki txikiak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa