Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Oilasko bularra caprese erara italiar entsaladarekin
Oilasko bularra caprese erara italiar entsaladarekin
Osagaiak
  • Oilasko bularra caprese erara:
  • Oilasko izter bat
  • Mozzarella bat
  • Tomate bat
  • Pistatxo eskukada bat
  • Albaka orriak
  • Parmako gazta
  • Limoi erdi baten zukua
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Italiar entsalada:
  • Ogi xerra bat
  • Tipula more bat
  • 12 gerezi tomate
  • Oliba beltz batzuk
  • Oliba berde batzuk
  • Burrata bat
  • Albaka orriak
  • Zezina xerra batzuk
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Tipula kurruskari maionesa:
  • Arrautza bat
  • Oliba olioa
  • Ziape saltsa koilarakada bat
  • Gatza
  • Tipula frijitua
  • Ozpina
Prestaketa

Oilasko bularra caprese erara:

Almaizean pistatxoak, albaka, Parmako gazta birrindua, limoi erdiaren zukua, oliba olioa eta gatza sartu eta txikitu.

Oilasko bularra lau xerratan moztu eta zartaginean olioarekin gorritu. Oilasko xerra baten gainean, 2 tomate xerra, pestoa eta 2 mozzarella xerra jarri. Beste xerra bat jarri eta gainean beste tomate eta mozzarella geruza bat jarri  pesto piska batekin. Laberatu 180ºC-an 5-10 minutuz.

Italiar entsalada:

Gerezi tomateak zuritu eta oliotan konfitatu. Ontzi batean oliba olioa, ozpina eta gatza sartu eta bertara tipula more juliana eran moztuta, olibak xerratan, albaka orriak txikituta, eta ogi zatitxoak gehitu, lehendik zartaginean gorrituta. Ondo nahastu eta pausatzen utzi.

Plater batean gerezi tomateak konfitatuta jarri, gainean zezina xerrak, ozpin olioa eta burrata.

Tipula kurruskari maionesa:

Ontzi batean osagai guztiak sartu, tipula kurruskaria izan ezik eta birringailuarekin saltsa bat egin. Ondoren pesto pixka bat eta tipula kurruskaria gehitu eta nahastu.

BUKAERA:

Plater batean oilaskoa caprese erara jarri eta ondoan tipula kurruskari saltsa eta italiar entsalada.