Bigarrenak
Pizza orea
Elkartu osagai guztiak eta oratu 20 minutu inguru, luzatu eta oratu, glutena osatu arte. Pausatzen utzi inguru epelean masa bikoiztu arte.
Pulled pork
Ontzi batean hautsezko osagai guztiak elkartu. Txerri solomo buruari olioa bota eta hauts nahasketarekin igurtzi.
Erretilu batean tipula juliana eran eta baratxuria moztuta sartu. Txerri zatia gainean jarri. Laberatu 150 ºC-an (esateko: graduan) 3 orduz. Buelta ematen joan haragia alde guztietatik ondo egiteko.
Ondoren 10 minutuz egoten utzi eta bi sardexkarekin mamia banatu / atera /// mamia izpitu (desmenuzar).
Pizzaren osagaiak
Pizza orea gari semolaren laguntzaz luzatuko dugu eta bertan tomate frijitua jarriko dugu; ondoren, tipula eta azenarioa txikituta; Pulled porkaren haragia xehatuta/izpituta, hirugiharra zatituta, mozarella gazta xerrak; oliba beltzak moztuta, gazta birrinduak eta albahaka eta oregano lehorra. Laberatu 180ºC-an 15-20 minutuz.
Bukaera
Pizza erretilu batean aurkeztu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa