Bigarrenak
Txekor saihetsak erreta:
Lapiko batean barazki guztiak zatituta sartu eta espeziak. Urarekin estali ondoren irakiten jarri eta saihetsak sartu. Lapikoa estali eta egosten jarri 40 minutuz. Ondoren lapikoa ireki eta saihetsa osorik atera. Lapikoan geratu den saltsa ondo loditu / murriztu eta iragazi. Arina geratu bada, murriztu loditu arte.
Saihetsari saltsa igurtzi eta labean sartu 200ºC-an 15 minutuz. Ondo txigortu arte.
Patata erreak:
Patatak osorik egosi eta ondoren ataletan moztu eta gainetik olioa eta gatza botata labean gorritu.
Ozpin-olioa:
Ontzi batean baratxuri atalak, tipulina, piper gorria, pipermina eta sesamo zuri haziak elkartu. Olio beroa bota. Nahastu eta beste osagaiak gehitu. Ondo nahastu
Bukaera:
Txekor saihetsak plater batean jarri eta ondoan saltsa bota. Patata gorrituak bertan jarri eta gainetik ozpin olioa bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa