Bigarrenak
Txipiroiz beteriko tipulak:
Tipulak zuritu eta erditik kanpora ebaki bat egin, alde batetik itxita geratu behar dute. Uretan egosten jarriko ditugu bigundu arte eta, gero, ur hotzetan hoztu.
Zartagin batean, tipulina eta baratxuria txikituta erregosten jarri. Ondoren, txipiroiak txikituta gehitu eta egin arte sutan utzi. Bukaeran pipermin pixka bat eta gatza bota.
Tipulak egosita daudenean, orriak banandu eta orri bakoitzean txipiroi betegarri koilarakada bat jarri. Tipulak itxi. Irinetatik eta arrautzetatik pasa eta zartaginean gorritu.
Txipiroi tinta saltsa:
Zartagin batean tipulinak, porrua eta baratxuri atalak erregosten jarri txikituta olioarekin. Ondo gorrituta daudenean, ARRAIN salda eta txipiroi tinta gehitu eta 15 minutuz egosi. Ondoren, iragazkitik pasa. Behar izanez gero, arto irina gehitu..
Barazki chop sueya:
Barazkiak forma desberdinetan moztuko ditugu. Eta zartagin bero batean salteatzen jarriko gara sesamo olioa erabiliz. Jengibrea oso txiki moztuko dugu eta bertara gehituko dugu soja saltsarekin.
BUKAERA:
Plater batean chop sueya zabalduko dugu eta gainean tipula beteak jarriko ditugu, txipiroi saltsa gainetik botata. Perrexil txikituarekin amaituko dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa