Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Berdela labean arbendola geruzarekin, patata errearekin eta tipularekin
Berdela labean arbendola geruzarekin, patata errearekin eta tipularekin
Osagaiak
  • ((2 pertsonarentzat)
  • Berdela labean:
  • 2 berdel
  • Tomate bat
  • 2 baratxuri atal
  • Arbendol eskukada bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Patata erreak gozatuta:
  • 2 patata
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Tipulin bat
  • Ketchupa
  • Lima bat
  • Soja saltsa
  • Ziape saltsa
  • Piperrautsa
  • Pipermina, pixka bat
  • Sesamo-olioa
  • Piper-berdea tipularekin:
  • 3 tipulin
  • 2 piper-berde
  • Gatza
  • Oliba olioa
Prestaketa

Berdela labean:

Berdelak xerratu eta xerra bakoitza bitan moztu hezurrak kenduta.

Almaizean tomatea hazirik eta azalik gabe eta baratxuri atal bat sartu. Ondo zanpatu eta pasta hau berdelaren solomoa azal aldetik luzatu. Arbendola txikitu eta gainetik jarri eta zartaginean gorritu egingo dugu. Gazitu / gatza bota.

Patata erreak gozatuta:

Patatak osorik egosi; gero, zuritu eta xerratan moztu. Zartagin batean olioa bota eta bertan gorritzen jarriko ditugu. Beste osagaiak ontzi batean sartu eta ondo nahastu. Patatak gorritu ondoren, nahasketa hau gainetik botako diogu.

Piper-berdea tipularekin:

Tipulina eta piperrak garbitu eta juliana eran fin-fin moztu ondoren, zartaginean olioarekin erregosten jarri ondo gorritu arte. Bukaeran gatza jarriko diogu.

BUKAERA:

Plater luze batean patatak luzatu bata bestearen ondoan jarrita. Ondoan tipula piperrarekin luzatu eta gainean berdel xerrak jarri. perrexil txikituarekin bukatu.