Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txerri saihets errea caprese entsaladarekin
Txerri saihets errea caprese entsaladarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txerri saihetsa:
  • -Txerri saihetsa
  • -Gatza
  • -Soja saltsa
  • -Tipulin bat
  • -Azenario bat
  • -Porru bat
  • -Jengibrea, zati bat
  • -Jerez ardoa, txorrotada bat
  • -Kanela, adar bat
  • -Ketchupa, koilarakada bat
  • -Eztia, koilarakada bat
  • -Ziapea, koilarakada bat
  • -Soja saltsa, pixka bat
  • -Baratxuria, atal bat
  • -Oliba olioa
  • -Tomate frijitua
  • Aliolia:
  • -Arrautza bat
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
  • -Limoi baten zukua
  • -Sobratutako saihetsen estalkia
  • Caprese entsalada labean:
  • -Uraza
  • -Tomatea
  • -Tipulina
  • -Ahuakate bat
  • -Mozarella gazta
  • -Albahaka, sorta bat
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
  • -Intxaurrak, eskukada bat
Prestaketa

Txerri saihetsa:

Eltze batean txerri saihetsak sartu soja saltsarekin, saldarekin, tipulinarekin, porruarekin eta azenario zatituarekin. Jengibre pusketa bat, kanela adarra eta jerez ardo txorrotada ere gehitu. Eltzea itxi eta 20-30 minutuz egosten jarri saihetsak. Ondoren, lapikotik atera eta salda murrizten jarri.

Almaizean eztia, baratxuri atala, ketchupa, ziape saltsa eta oliba olioa sartuta ondo nahastu eta tomate frijitu koilarakada bat sartu. Nahasketa honekin saihetsa igurtzi eta laberatu 275ºC-an 10 minutuz.

Aliolia:

Ontzi batean arrautza, limoi zukua eta olioa sartuko ditugu. Bertara saihetsei jarritako estalkiaren pixka bat sartu eta emultsioa egin.

Caprese entsalada labean:

Tomatea eta mozarella gazta xerratu eta labe erretilu batean luzatu lehenengo tomate xerrak eta gainean mozarella xerrak jarri. Olioa eta gazta gainetik bota eta laberatu 180º C-an 10 minutuz. Bitartean uraza garbitu eta albahaka olioa egingo dugu. Horretarako, ontzi batean albahaka orriak, intxaur eskukada erdia, gatza eta olio txorotada on bat sartu eta ondo txikitu.

Labetik ateratzean, pixka bat hozten utzi eta beste osagaiak gainetik jarriko dizkiogu zatituta eta albahaka olioarekin bukatuko dugu.

Bukaera:

Plater batean saihetsak jarriko ditugu eta gainetik emultsioa botako diogu. Ondoan entsalada jarri.

 


 [IEE1]Idazteko bada, ºC-an eta esateko bada, GRADUAN