Bigarrenak
Itsas oilarra perretxikoekin
Itsas oilarrari solomoa kendu eta biribildu. Txotx batzuekin lotu. Zartagin batean gurinarekin perretxikoak salteatu eta itsas oilarraren barruan sartu tente jarrita. Bakoitzean sartzen direnak jarri. Zartagin berean, tipulatxak txikituta gehitu eta ondo erregosi. Bertara piperbeltz-berdea bota, baita vodka ere. Hau murriztean esne-gaina gehitu eta irakin loditu arte. Iragazi. Bertara itsas oilar biribilkiak gehitu egin daitezen.
Carbonara saltsa
Hirugiharra zatitu eta zartagin batean gorritzen jarri. Bitartean ontzi baten gazta birrindua, piper beltza eta gatza sartu eta 4 gorringoak gainean jarri. Egosketako ur bero pixka bat bota eta hagaxkarekin krema bat egin. Bertara hirugihar gorrituak sartu eta gnocchiak gehitu. Pixkanaka nahastu eta lehor geratzen badira, egosketako ur pixka bat gehiago bota.
Gnocchi orea
Patatak zuritu gabe zulo batzuk egin, plastikozko paperarekin bildu eta mikrouhin-labean egosi 8 minutuz. Eginda daudenean, zuritu eta txikitu gurinarekin eta gazta birrinduarekin. Ondoren, nahastu gorringoekin, perrexilarekin eta irinarekin. Ore uniforme bat egin.
Biribilki luze bat egin eta 2 zentimetroko zatiak egin. Gnocchien forma eman.
Ur bero gazia prestatu eta irakiten hasten denean, bertara sartu gnocchiak eta gainazalera iristen direnean uretatik atera.
BUKAERA:
Plater luze batean itsas oilar biribilkiak jarraian jarri eta ondoan, gnocchiak saltsarekin.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa