Bigarrenak
Urraburua urdaiazpiko eta piper gorri erreekin:
Urraburua xerratu eta hezurtxoak kendu. Solomo bakoitza urdaiazpiko xerra batekin bildu eta zartagin bero batean pixka bat gorritu amuarraina asko egin gabe.
Piper gorriak erretilu batean jarri, olioa eta gatza bota eta laberatu 190ºC-an 35 minutuz. Ondoren hoztu, zuritu eta juliana eran moztu.
Piper gorriak erretilu batean jarri eta urraburua gainean. Muselinarekin estali eta laberatu gainerre dadin.
Baratxuri muselina:
Baratxuri aleak eltze batean olioarekin konfitatuko ditugu. Ondoren xukatu eta olioa hoztu. Gorringoa zuringotik banandu eta ontzi batean sartu. Bertara baratxuri aleak konfitatuta, gatza, ozpina eta olio hotza bota eta emultsio bat egin. Beste ontzi batean zuringoa harrotu eta emultsioarekin batera elkartu.
Kukuluak muskuilu patearekin:
Ontzi batean muskuiluak, kaparrak, ziape saltsa, oliba olioa eta feta gazta sartu eta birringailuarekin pate bat egin. Kukuluari orriak kendu eta orri bakoitzean pate koilarakada bat jarri eta gainetik kaparra eta oliba beltza zatitxoak bota.
BUKAERA:
Plater batean amuarraina gainerreta jarri piperrekin eta ondoan kukulu orri bete batzuk.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa