Bigarrenak
Patata barrubeteak:
Patatak osorik uretan egosi. Ondoren, erdia zuritu eta zulo bat eginez hustu egingo dugu barrubetearentzat lekua egiteko.
Zartagin batean barazkiak txikituta erregosten jarri. Egin ondoren, ontzi batean sartu eta bertara haragi txikitua, piperrautsa, currya, martorria eta perrexila txikituta, pipermina eta patatari kendutako mamia. Ondo nahastu, gatza jarri eta honekin patata beteko dugu. Orduan labera sartu 200ºC-an 15 minutuz. Bertatik atera, mozzarella xerrak gainetik jarri eta labean gainerre 5 minutu gehiago emanda.
Hirugihar saltsa:
Zartagin batean hirugihar xerrak txigortu. Ondoren labanarekin txikitu eta ontzi batean sartu. Bertara beste osagaiak gehitu eta ondo nahastu.
Piper erre entsalada burrata gaztarekin:
Piperrak makilatxotan moztu eta cherry tomatearekin batera erretilu batean jarri. Gatza eta olioa bota, ondoan baratxuri burua jarri eta 30 minutuz 180ºC-an laberatu. Ondoren baratxuri buruari mamia kendu eta piper eta cherry tomate erreari bota. Nahastu eta burrata gazta atximurka batzuk gainetik bota. Albahaka orriak txikituta eta modena ozpina gainetik gehitu, ondo nahastu.
Bukaera:
Plater batean 2 patata bete jarri eta ondoan hirugihar krema koilarakada on bat jarri. Entsaladarekin batera aurkeztu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa