Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Romanesku san jakoboak fruitu gorri entsaladarekin
Romanesku san jakoboak fruitu gorri entsaladarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • -Romaneskua
  • -Arrautzak, 2
  • -Gazta birrindua, 150 g
  • -Piperrautsa, koilarakada bat
  • -Urdaiazpiko egosia, 2 xerra
  • -Gazta, 2 xerra
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
  • Fruitu gorri entsalada:
  • -Fruitu gorriak, eskukada on bat
  • -Endibiak, 2
  • -Menta, eskukada ba
  • -Cherry tomateak, 6
  • -Ahuakatea
  • -Ahate urdaiazpikoa
  • -Idiazabal gazta xaflak
  • -Kakahueteak, eskukada bat
  • -Ozpina, 2 koilarakada
  • -Kakahuete gurina, koilarakada bat
  • -Limoi baten azal birrindura eta zukua
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
  • Tomate saltsa gazi gozoa:
  • -Ozpina, 200 g
  • -Ketchupa, 3 koilarakada
  • -Azukrea, 150 g
  • -Maizena, koilarakada bat
  • -Ura pixka bat
  • -Albaka orriak
Prestaketa

Romanesku san jakoboa:

Romaneskua birrindu eta bota ontzi batera. Bertara arrautzak, gazta birrindua, piperrautsa eta gatza bota. Ore bat egin, ondoren eskuekin bola batzuk eta zartagin berora bota txorrotadatxo bat oliorekin. Bitsaderarekin zapaldu xerra bat bezala uzteko eta bi aldeetatik gorritu. Alde bati urdaiazpiko egosi xerra jarri, besteari gazta xerra eta biak elkartu.

Fruitu gorri entsalada:

Ontzi batean kakahuete gurina, gatza, limoi azal birrindura eta zukua eta oliba olioa ondo nahastu.

Beste ontzi batean fruitu gorriak sartu eta ozpin olioa gainetik botata beratzen utzi.

Endibiak eta menta orriak juliana finean moztu eta kakahuete txigortu eta txikituekin elkartu. Bertara fruitu gorriak bota eta ondo nahastu. Gainetik ahate urdaiazpiko xerrak eta gazta xaflak zabaldu.

Tomate saltsa gazi gozoa:

Zartagin batean ozpina bota eta irakiten jarri eta bertara ketchupa, azukrea eta maizena gehitu ur pixka batean disolbatuta. Irakiten jarri eta behar dugun lodiera hartzean hozten jarri. Albaka orriak txikituta gehitu.

Bukaera:

Plater luze batean san jakoboak jarri eta ondoan, ontzitxo batean, saltsa gazi-gozoa. Entsalada plater sakon batean aurkeztu.