Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Brokoli biribilkia izokin ketuz beteta eta barazki salteatuak jogurt eta ahuakate saltsarekin
Brokoli biribilkia izokin ketuz beteta eta barazki salteatuak jogurt eta ahuakate saltsarekin
Osagaiak
  • Brokoli biribilkia izokinarekin:
  • Brokolia, erdi bat
  • Arrautzak, 2
  • Baratxuri hautsa
  • Oregano hautsa
  • Gatza
  • Maionesa, koilarakada bat
  • Izokin ketua, 8 xerra
  • Jogurt, ahuakate eta martorri saltsa:
  • Jogurt naturala
  • Ahuakatea
  • Martorria, eskukada bat
  • Oliba olioa
  • Barazki salteatuak:
  • Brokoli erdia
  • Lekak, 5
  • Kuiatxo erdia
  • Gari-zainzuriak
  • Barrengorriak
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Kurkuma hautsa
Prestaketa

Brokoli biribilkia izokinarekin:

Brokoli erdia birringailutik pasa eta ontzi batean utzi. 2 arrautzak, oreganoa, baratxuria eta gatza bota, nahastu eta paperarekin estalitako labe erretilu batean luzatu zentimetro bateko lodierarekin. 180ºC-tara sartu 15 minutuz. Hozten utzi eta maionesa saltsa luzatu, alde batean izokin xerrak luzatu eta biribildu paperaren laguntzaz. Berriro beste 5 minutuz labean sartu eta ondoren moztu.

Jogurt, ahuakate eta martorri saltsa:

Ontziratu osagai guztiak eta birringailuarekin txikitu.

Barazki salteatuak:

Barazkiak makilatxotan moztu eta zartagin batean bananduta salteatu olioarekin. Ondoren, bota gatza eta kurkuma  pixka bat.

Bukaera:

Plater baten erdian saltsa jarri, gainean brokoli biribilkiak eta inguruan barazki salteatuak.