Bigarrenak
Untxi eskabetxatua:
Eltze batean untxi zatiak gatzituta olioarekin gorritu eta atera bertatik.
Eltze horretan tipula, apio adarra, azenarioa karratutan moztuta, oreganoa, erramua, piperbeltz bolak eta baratxuri aleak bota eta 5 minutuz sueztitu. Untxi zati gorrituak gehitu, piperrautsa ere ardo txuriarekin batera eta, murrizten utzi ondoren, ozpina gehitu eta kozinatu 20-30 minutuz. 24 orduz egoten utzi.
Denbora igaro ondoren, ontzi batean barazki erdiak sartu eta birringailuarekin txikitzen ari garen bitartean, egosketako zukuak botatzen joan emultsio bat egin arte. Untxiari hezurrak kendu.
Arto tortilla:
Ontzi batean arto gozoa xukatuta, esne gaina, arrautza, azukrea, arto irina, eta gatza sartu eta birringailuarekin txikitu. Zartagin batean gurina urtu eta prestaketa bota. bi aldetatik gorritu.
Kuiatxoa frijituta:
Kuiatxoa xerratan moztu, irinetatik pasa. Olio berotan frijitu. Xukatu eta gatza eta piperrautsa jarri.
Bukaera:
Plater batean arto tortilla jarri eta gainean untxia bere barazkiekin. Gainetik emultsioa bota eta ondoan alberjinia frijituak jarri. Perrexil txikituarekin amaitu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa