Bigarrenak
Ahate eta sagar brotxeta:
Zartagin batean eztia berotzen jarri irakin arte. Espezia guztiak gehitu eta berotzen utzi 5 minutu.
Ahate bularrari gantz guztia kendu eta dadotan moztu. Sagarra zuritu eta tamaina berdineko dadotan moztu eta brotxeta batzuetan sartu bata eta bestea tartekatuz. Zartagin bat berotzen jarri, olio pixka bat bota eta brotxetak bi aldeetatik gorritu. Eztiarekin egindako nahasketa brotxeta guztitan igurtzi eta berriro zartaginera bueltatu egiten bukatu arte.
Portobello barrengorri carpaccioa:
Barrengorriak garbitu eta xerra finetan moztu ondoren, plater batean luzatu carpaccio modura.
Ontzi batean eztia, oliba olioa, soja saltsa, laranja erdiaren zukua, laranja birrindura, laranja zatiak eta gatz pixka bat bota eta ondo nahastu. Hau barrengorrien gainetik bota eta ondoren errukula orri eta gazta xafla batzuk banatu.
Mozzarella bola frijituak:
Mozzarella bolak paperean xukatu eta birrineztatu. Olio berotan frijitu eta berriro xukatu.
BUKAERA:
Carpaccioa egin dugun platerean, brotxetak jarri eta ingurutik Mozzarella bolak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa