Bigarrenak
Bakailao nahasia:
Eltze batean oliba olioa eta baratxuri alea xerratuta berotzen jarri gorritu arte.
Patata zuritu eta uretan egosi zatituta.
Zartagin batean, tipulina eta piper-berdea txikituta erregosten jarri. Bertara bakailaoa txirbiletan sartu eta patata egosia, eta baratxuri olioa pixkanaka gehitzen joan krema bat egin arte.
Arrautza egosia:
Arrautzak osorik egosten jarri 65ºC-tan 30 minutuz. Epelean gorde.
Patata korapiloa:
Patata zuritu eta barazki txorroskiloarekin patata ariak egin. Eskuekin korapilo forma eman eta oliotan frijitu. Xukatu eta gatza jarri.
Baratxuri frijitu emultsioa:
Lehen frijitutako baratxuriak ontzi batean sartu beste osagaiekin eta emultsio bat egin.
BUKAERA:
Plater batean bakailao nahasi koilarakada bat jarri eta erdian txulotxo bat eginez arrautza ireki. Gainean patata korapiloa kokatu eta ingurutik baratxuri frijitu emultsioa eta perrexil olioa bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa