Bigarrenak
Indioilar nuggets-ak:
Lehenik indioilar bularkia zati txikitan moztuko dugu eta ontzi batean sartu. Bertara, limoi azal birrindua, limoi zukua, piperauts koilarakada, jogurta, gatza, baratxuri alea txikituta eta arrautza sartu eta dena ondo birrinduko dugu. Eskukada bat hartu eta eskuekin nuggets forma emango diogu. Erretilu batean ogi eta gazta birrindua sartuko ditugu eta indioilar nuggets-ak hemendik pasa eta, zartagin batean olioa berotzean, bertan frijitu eta paperarekin xukatuko ditugu.
Gazta aliolia:
Osagai guztiak ontzi batean sartu eta irabiagailuarekin ondo txikitu.
Patata erreak bi saltsarekin:
Patatak uretan egosi ondoren, erditik moztu. Olio pixka batekin laberatu 200ºCtara 10 minutuz. Gero, gurina, ezkai adarra eta baratxuri alea bota eta ondo gorritu arte labean eduki.
Saltsa gorria egiteko piper gorria labean erre. Ondoren zuritu, txikitu eta zartagin batean sartu piperrautsa, jerez ozpin koilarakada bat, kumino pixka bat, 5 baratxuri ale konfitatuekin eta txorizo piper mamiarekin eta egosten utzi gorputza hartu arte.
Saltsa berdea egiteko, ontzi batean martorria, baratxuri alea, perrexila, kumino koilarakadatxo bat eta oliba olioa sartu eta birringailuarekin saltsa bat egin.
Bukaera:
Plater batean gazta alioli koilarakadatxo on bat jarri eta luzatu. Gainean indioilar nuggets-ak jari eta ondoan patatak bi saltsekin gainetik botata.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa