Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Zuringo hodeiak gorringo erre, hirugihar krema eta ahuakate irabiakiarekin
Zuringo hodeiak gorringo erre, hirugihar krema eta ahuakate irabiakiarekin
Osagaiak
  • Zuringo hodeiak gorringo errearekin:
  • -Arrautzak, 2 ale
  • -Hirugiharra, 2 xerra
  • -Gatza
  • -Brioche zati bat
  • -Gurina
  • -Ziazerba sorta bat
  • -Tipulina
  • -Baratxuri freskoak, 4 atal
  • Hirugihar krema:
  • -Hirugihar ketua, 3 xerra
  • -Gurina
  • -Esne gaina, 200 g
  • -Gorringoak, 2
  • -Gatza
  • -Piperbeltz beltza
  • -Parmesanoa, 4 xafla
  • -Baratxuria, atal bat
  • Ahuakate eta banana irabiakia:
  • -Ahuakatea
  • -Marrubiak, 6 ale
  • -Banana
  • -Arbendolak, 4 ale
  • -Datilak, 4 ale
  • -Esnea, 200g
  • -Menta orri batzuk
  • Jogurta granola eta laranjarekin:
  • -Olo malutak, 150 g
  • -Sesamo, mitxoleta eta liho haziak, 150 g
  • -Kanela eta jengibre hautsa, koilarakadatxo bat
  • -2 laranjaren zukua
  • -Oliba olioa, 2 koilarakada
  • -Zuringoak, 2
  • -Jogurta
  • -Laranja
  • -Ahabiak
Prestaketa

Zuringo hodeiak gorringo errearekin:

Zuringoak gorringoetatik banandu eta ontzi batean sartu. Gatz pixka bat jarri eta gogortu arte harrotu. Labe erretilu batean koilarakada bat jarri hodei bat izango balitz bezala eta erdian zulotxo bat egin gorringoa sartzeko. Olio pixka bat bota eta laberatu 200ºCtan 3 minutuz.

Brioche xerra bat moztu eta zartaginean gurinarekin alde guztietatik gorritu.

Zartagin batera gurina bota eta tipulina zati txikitan erregosten jarri. Ondoren baratxuri fresko makiltxoak gehitu eta erregosten jarraitu. Ziazerba orriak ere txikitu eta bertan sartu eta gatza bota ondoren atera. Barazki hauek briochearen gainean jarri eta zuringo hodeiak honen gainean jarri.

Hirugihar krema:

Gurina urtu eta bertan hirugiharra eta baratxuri alea karratutan moztuta gorritu. Esne gaina gehitu eta loditu arte irakiten eduki, gatz eta piperbeltz puntuan jarri. Sutatik kanpo gorringoak gehitu eta ondo nahastu. Epelean mantendu.

Ahuakate eta banana irabiakia:

Osagaiak hartu eta birringailuarekin ondo txikitu. Lodia geratzen bada esne gehiago bota. Edalontzi batera isuri eta menta pixka bat jarri.

Jogurta granola eta laranjarekin:

Ontzi batean olo malutak, sesamo, mitxoleta eta liho haziak, kanela eta jengibre hautsa, laranja zukua, oliba olioa eta zuringoak nahastu eta labe erretilu batean zabaldu eta 180 gradutara txigortu.

Ontzi batean jogurta jarri eta gainetik fruituak eta granola bota.

Bukaera:

Plater batean brioche txigortua barazki eta zuringo hodeiarekin jarri eta hirugihar krema gainetik bota. Ondoan jogurta, granola ontzia eta ahuakate irabiakia jarri.