Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Muxarra fruitu lehor azalarekin barazki tajinean eta txitxirio makiltxoak
Muxarra fruitu lehor azalarekin barazki tajinean eta txitxirio makiltxoak
Osagaiak
  • - 2 muxar
  • - Kakahueteak, kui eta ekilore haziak eta intxaurrak, koilarakadatxo bat bakoitzetik
  • - Oliba olioa
  • - Gatza
  • Barazki tajina:
  • - 2 patata
  • - Tipulin bat
  • - Adarreko tomate bat
  • - Alberjinia erdia
  • - Kuiatxo bat
  • - Gatza
  • - Oliba olioa
  • - 2 baratxuri ale
  • - Kumino pixka bat
  • - Piperrautsa, koilarakada bat
  • - Perrexila
  • - Limoi bat
  • Txitxirio makiltxoak:
  • - Ura, 500 g
  • - Gurina, 10 g
  • - Txitxirio irina, 125 g
  • Jogurt saltsa:
  • - Greziar jogurta
  • - Menta orriak
  • - Kuminoa
  • - Ahuntz gazta zati bat
  • - Lima bat
  • - Granny Smith sagar bat
  • - Ezti pixka bat
Prestaketa

Muxarra fruitu lehor azalarekin:

Almaizera fruitu lehorrak bota eta ondo txikitu. Olio txorrotada txiki bat bota fruitu lehorrak itsatsi daitezen. Ore hau muxarraren azalean zabaldu, geruza fin bat izan arte. Horren gainean labeko paper zati bat jarri eta zartaginean gorritu.

Barazki tajina:

Zartagin batean oliba olio txorrotada bat bota. Patata zuritu, xerratan moztu eta bertan jarri, sua piztu eta egosi. Ondoren tipulina eta tomateak xerratan moztu eta pataten gainean zabaldu. Alberjinia eta kuiatxoa ere xerra finetan moztu eta tomatearen gainean zabaldu. Tapa jarri.

Almaizera baratxuri aleak, kuminoa, piperrautsa, perrexila eta limoi zukua bota. Ondo txikitu eta barazkien gainetik bota.

Orduan muxarra azala gorantz duela sartu gainontzekoarekin eta utzi ondo egin arte.

Txitxirio makiltxoak:

Erabili behar dugun uraren erdia gurinarekin batera berotu eta oliba olio txorrotadatxo bat gehitu. Txitxirio irina ontzi batean sartu eta gainontzeko urarekin nahastu, ore bat egin arte. Irabiagailutik ur berotara bota eta nahastu. 10 minutuz egosten utzi eta olioztatutako erretilu batean zabaldu zentimetro bat eta erdiko  lodierarekin. Estali eta, hozten denean, makiltxoak moztu eta oliotan frijitu.

Jogurt saltsa:

Ontzi batean jogurta sartu, bertara sagarra karratutxotan, menta txikituta, ahuntz gazta, kuminoa eta eztia gehitu eta ondo nahastu.

Bukaera:

Barazki denak Tajinean jarri eta gainean arraina. Plater batean jogurt saltsa eta gainean txitxirio makiltxoak jarri.