Bigarrenak
Arrautzak arrabiata erara:
Kazola batean olioa bota eta baratxuri alea txikituta dantzan jarri. orduan tomatea zuritu eta haziak kenduta Brunoise eran moztu eta bertan erregosten jarri. Oreganoa, pipermina txikituta eta piper gorria brunoise eran gehitu baita ere. Xamurra geratzen denean, tomate koilarakadak sartu eta 2 minutuz irakiten eduki. Orduan arrautzak bertara bota eta zuringoa eginda dagoela ikusten dugunean, laberatu segundu batzuez gorringoa gainerretu dadin. Gatza bota.
"Txurropatatak":
Lehenengo patata purea egingo dugu. Horretarako patatak egosi eta ondoren esne gaina krematu egingo duguegosketako ura eta gurina erabiliz. Gatza botako dugu eta birrindu egingo dugu. Purea lehorra geratu behar da.
Pureari beste osagaiak gehituko dizkiogu. Urdaiazpiko xerra txikituta ere sartuko diogu. Ore bat egin eta aho kizkurra duen gozogintzako zorro batean sartu eta erreposatzen utzi hotzean 10 minutu.
Olioa berotuta dagoenean, ore hau oliotara botako dugu txurro batzuk izango balira bezala.
Paperean xukatu.
Pestoa:
Osagai guztiak ontzi batean sartu eta birrindu egingo ditugu.
Aurkezpena:
Ontzi batean arrautzak aurkeztu eta ondoan, txuropatatak jarriko ditugu. Pestoarekin apaindu egingo dugu
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa