Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Untxi besoa ardo beltzan kozinatua eta gaztainak eta pikupasak oporto erara
Untxi besoa ardo beltzan kozinatua eta gaztainak eta pikupasak oporto erara
Osagaiak
  • Untxi besoa ardo beltzan:
  • ¿ 4 untxi beso
  • ¿ 3 tipulina
  • ¿ Piper-berde bat
  • ¿ 4 baratxuri ale
  • ¿ Ardo beltza, 200 g
  • ¿ Armagnac-a txorrotada bat
  • ¿ Oliba olioa
  • ¿ Salda, 300 g
  • ¿ Gatza
  • Tipulatxak, gaztainak eta pikupasak oporto erara:
  • ¿ 6 tipulatxa
  • ¿ 6 gaztain
  • ¿ 6 pikupasa
  • ¿ Gatza
  • ¿ Oporto txorrotada bat
  • ¿ Gurina
  • ¿ Salda
  • Patata eta perretxiko purea:
  • ¿ 2 patata
  • ¿ Esne gaina
  • ¿ Gurina zati bat
  • ¿ Egosketako ur pixka bat
  • ¿ Gatza
  • ¿ Perretxiko sorta
  • ¿ Oliba olioa
  • ¿ perrexila
Prestaketa

Untxi besoa ardo beltzarekin:

Untxi besoak gazitu eta zartagin batean olioarekin gorrituko ditugu. Beste lapiko batean tipulinak, baratxuri aleak eta piper-berdea erregosten jarriko ditugu, txikituta.

Untxi besoak gorritu ondoren, armagnac-a botako dugu bertara. Murriztuko dugu eta orduan ardo beltza eta barazki erregosia gehitu eta egosten utziko ditugu. Lehorra geratzen denean, salda botako dugu, kazola estali eta kozinatzen utziko dugu 15-20 minutuz. Untxi besoak xamurrrak daudenean, bertatik atera, salda birrindu, iragazi eta untxi besoekin elkartuko ditugu.

Tipulatxak, gaztainak eta pikupasak oporto erara:

Tipulatxak eta gaztainak zuritu eta zartagin batean gurinarekin gorrituko ditugu. Bertara pikuak botako ditugu eta erregosten utziko ditugu, 2 minutuz. Oporto eta salda txorrotada bat bota eta karamelizatu arte sutan edukiko duug.

Patata eta perretxiko purea:

Patatak zuritu, zatitu eta egosten jarriko ditugu. Ondoren xukatu eta esne gaina, gurina eta egosketako ur pixka batekin krematu egingo dugu. Gazitu.

Zartagin batean perretxikoak olioarekin sueztitu eta patata purearekin nahastuko dugu. Perrexila botako diogu gainetik.

Aurkezpena:

Plater batean untxi besoak jarri eta saltsa gainetik bota. Ondoan patata krema jarri eta tipulatxa, gaztainak eta pikuak oporto erara.