Bigarrenak
Corn dog-ak:
Patatak osorik labean erre eta, hozten direnean, zuritu eta olio eta gatz pixka bat botata patata purea egingo dugu.
Plastikozko papera mahaian luzatu eta bertan patata purea zabalduko dugu. Gainean gazta birrindua jarri. Lukainkari brotxeta bat sartu eta 5 minutuz 180º C-tan laberatu. Gazta birrinduaren gainean jarri eta plastikozko paperaren laguntzaz bildu, zilindro baten antzera. Irin, arrautza eta ogi birrindutik pasa eta oliotan frijitu.
Entsalada:
Arrautza 10 minutuz uretan egosi. Ontzi batean limoi zukua, gatza, jengibre birrindu pixka bat, koilarakada txiki bat kumino eta olioa gehitu eta ondo nahastu.
Barazkiak garbitu, zuritu eta karratutxotan zatitu. Ontzi batean nahastu eta ozpin-olioa gainetik bota.
Saltsa berdea:
Ontzi batean osagai guztiak sartu eta ondo birrindu. Oso garrantzitsua da ura epela botatzea.
Bukaera:
Plater batean 2 corn dog jarri eta gainetik saltsa berdea bota. Ondoan ontzi batean entsalada jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa