Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Hegaluzea piper gorri erre saltsarekin eta hur emultsioarekin
Hegaluzea piper gorri erre saltsarekin eta hur emultsioarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Hegaluzea onduta:
  • Hegaluze zati bat
  • Soja saltsa, txorrotada bat
  • Perrexil txikitua
  • Baratxuri ale bat
  • Limoi baten zukua
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Tipula gorri erregosia:
  • 2 tipula gorri
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Piper gorri erre saltsa:
  • 2 piper gorri
  • Oregano lehorra
  • Piperrauts pixka bat
  • Perrexil txikitua
  • 2 baratxuri ale
  • Ozpina, koilarakadatxo bat
  • Gatza
  • Azukre pixka bat
  • Oliba olioa
  • Hur emultsioa:
  • Hurrak, 100 g
  • Gorringo bat
  • Oliba olioa, 50 g
  • Gatza
Prestaketa

Hegaluzea onduta:

Almaizean, perrexila, baratxuria, limoi zuku tanta batzuk eta soja saltsa sartu. Ondo zanpatu, eta olio tanta batzuk gehitu.

Hegaluzea xerratu, gazitu eta almaizean txikitutako osagaiekin igurtzi; minutu batzuez, ontzen utziko dugu.

Zartagin bat ondo berotu, eta hegaluzea bertan gorritu.

Tipula gorri erregosia:

Tipula zuritu, juliana eran moztu, eta zartagin batean, olioarekin ondo gorritu bigundu arte.

Piper gorri erre saltsa:

Piper gorriak zuritu, zatitan moztu, eta zartagin batean, olioarekin ondo gorritu, baratxuriarekin batera.

Hur emultsioa:

Hurrak zartaginean txigortu, ontzi batean sartu, eta beste osagaiekin birrindu.

BUKAERA:

Plater batean, koilarakada bat tipula jarri, eta gainean, hegaluzea gorrituta. Piper gorri saltsarekin estali, eta ondotik, hur emultsioa bota