Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txerri azpizuna txinako erara sagar karamelizatuarekin
Txerri azpizuna txinako erara sagar karamelizatuarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txerri azpizuna Txinako erara:
  • Txerri azpizun bat
  • 3 barrengorri
  • Arbendolak, 80 g
  • Tipulin bat
  • Tipulin adar-berdea
  • Piper gorri erdi bat
  • Piper hori erdi bat
  • Piper berde bat
  • Tomate mamia
  • Modena ozpina, txorrotada bat
  • Soja kimuak, 100 g
  • Eztia, koilarakada bat
  • Baratxuri hautsa, 5 g
  • Soja saltsa, 100 g
  • Sagar karamelizatua:
  • 2 sagar
  • Azukrea, 100 g
  • Gurina
  • Sagardoa, 80 g
  • Banilla adar bat
  • Kuiatxo bola frijituak:
  • Kuiatxoa, 100 g
  • Irina, 60 g
  • Legamia hautsa, 2 g
  • Irati birrindua, 30 g
  • 8 menda orri
  • Gatza
  • Arrautza bat
  • Ogi birrindua
  • Frijitzeko olioa
Prestaketa

Txerri azpizuna Txinako erara:

Txerri azpizuna karratutxotan moztu, eta soja eta ozpinarekin beratzen utzi.

Zartagin batean, olioa bota, eta txerri azpizuna ondo gorritu. Bertatik atera, eta arbendolak bota horiek ere gorritzeko. Ondoren, barazkiak txikituta sartu, eta erregosten jarri su bizian. Gorritutakoan, barrengorriak xerratuta gehitu. Tomate mamia ere sartu. Txerri azpizuna eta arbendolak sartu, eta soja saltsa eta ozpina bota. Murrizten utzi, eta azkenengo momentuan, soja kimuak eta tipulinaren adar-berdea txikituta gehitu.

Sagar karamelizatua:

Sagarra zuritu, eta karratutxotan moztu. Zartagina berotu, eta azukrea bota; karamelizatzen hasten denean, sagarra bota, eta gorritzen jarri. Gurina eta banilla adar haziak gehitu, eta salteatzen jarraitu. Txorrotada bat sagardo bota, eta murriztutakoan, sutatik atera.

Kuiatxo bola frijituak:

Kuiatxoa eta menda orriak birringailuan sartu, eta txikitu. Ontzi batean sartu, eta gazta birrindua, legamia hautsa, irina eta gazta bota. Eskuekin oretu, eta bolak egin. Arrautzatatik eta ogi birrindutatik pasatu, eta frijitu.

BUKAERA:

Plater batean, txerri azpizuna Txinako erara kokatu. Ondoan, koilarakada bat sagar karamelizatu, eta gainean, kuiatxo bola frijituak.