Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Barazki hanburgesa ziazerba eta gazta saltsarekin eta tipula frijituarekin
Barazki hanburgesa ziazerba eta gazta saltsarekin eta tipula frijituarekin
Osagaiak
  • Barazki hanburgesa:
  • Kuiatxo bat
  • Azenario bat
  • 5 perretxiko
  • Txitxirio irina, 2 koilarakada
  • Baratxuri hautsa, koilarakadatxo bat
  • Kuminoa, koilarakadatxo erdia
  • Wasabi pixka bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Ziazerba eta gazta saltsa:
  • Ziazerba sorta bat
  • Gazta
  • 4 tipulatx
  • Oliba olioa
  • Sagardoa, txorrotada bat
  • Esne-gaina, 200 g
  • Salda
  • Tipula frijitua:
  • Tipula bat
  • Esnea
  • Irina
  • Gatza
  • Frijitzeko olioa
  • Arrautza erdi egosia:
  • 2 arrautza
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Barazki hanburgesa

Kuiatxoa birringailutik pasatu, eta sukaldeko trapu batekin bildu ura xukatzeko. Azenarioa ere birringailutik pasatu. Zartagin batean, perretxikoak txikituta erregosten jarri olio pixka batekin, eta gorritzen direnean, kuiatxoa eta azenarioak gehitu. Erregosten jarraitu. Ondoren, ontzi batean jarri, eta bertara, baratxuri hautsa, txitxirio irina, kuminoa, wasabia eta gatza bota, eta ondo nahastu. Eskuekin, hanburgesak egin, eta zartagin batean gorritu.

Ziazerba eta gazta saltsa

Tipulatxak zuritu, txikitu eta erregosi zartagin batean. Bertara ziazerbak eta sagardoa bota, eta murriztu. Gazta zatiak eta esne-gaina gehitu, birrindu, eta erreserbatu.

Tipula frijitua

Tipula zuritu, eta ebaki batzuk egin makilatxotan izango balitz bezala, baina zatiak askatu gabe. Esnetatik eta irinetatik  pasatu, eta frijitu. Ondoren, xukatu, eta gatza jarri.

Arrautza erdi egosia

Zartagin bat olio pixka batekin berotzen jarri, eta gorringoari zuringoa kenduko diogu. Azken hori zartaginera bota, eta eginda dagoenean, zartagin erdian gorringoa jarri, eta zuringoarekin bildu saski bat izango balitz bezala.

Bukaera

Plater batean, saltsa koilarakada bat bota. Erdian, hanburgesa jarri, eta gainean, arrautza erdi egosia. Ondoan, tipula frijitua ipini.