Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Espeziekin frijitutako zapoa katsu saltsaz lagundutako patata melatuekin
Espeziekin frijitutako zapoa katsu saltsaz lagundutako patata melatuekin
Osagaiak
  • Zapoa espeziekin frijituta:
  • Zapo solomo bat
  • Piperrautsa, koilarakada bat
  • Baratxuria hautsa, koilarakadatxo bat
  • Currya, koilarakada erdi
  • Irina
  • Arto irina
  • Ur hotza
  • Gatza
  • Olioa
  • Patata melatuak:
  • Patata desberdinak
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Oliba beltzak, eskukada bat
  • 3 tomate lehor
  • Piper hori bat
  • Albaka, perrexila eta martorri orri batzuk
  • Ozpin luzoker bat
  • Kaparra, koilarakada bat
  • Feta zati bat
  • Katsu saltsa:
  • Ketchupa
  • Ostra saltsa
  • Saltsa ingelesa
  • Sesamo haziak
  • Azukrea, koilarakada bat
  • Amuarrain arrautzak
Prestaketa

Zapoa espeziekin frijituta

Ontzi batean, bi irinak, baratxuri hautsa, piperrautsa eta currya sartu, ondo nahastu, eta zapo zatiak, gazitu ondoren, bertatik pasatu. Bertara ur hotza bota. Berriro, zapo zatiak pasatu, eta olio berotan frijitu. Paperean xukatu.

Patata melatuak

Patatak  zilindrotan moztu azal eta guzti, eta oliotan melatu gorritu arte.

Ozpinetakoak eta barazkiak txikitu, eta olioarekin nahastu olio bat bezala geratu dadin.

Katsu saltsa

Ontzi batean, osagai bakoitzaren 2-3 koilarakada bota, ondo nahastu, eta amuarrain arrautzak sartu.

Bukaera

Plater batean, zapo zatiak jarri, eta gainetik, katsu saltsa eta sesamo haziak bota. Ondoan, patata melatuak jarri, eta ozpinetako olioa gainetik bota.